vista

vista

Páginas

jueves, 21 de mayo de 2015

Abaurregaina, por Xanti Begiristain Madotz

Bertsoa, Hamarreko Handia 10/8 Doinua: Misiolari baten moduan.





ABAURREGAINA

Abaurregaina, herria garaia,
Pirinioetako balkoian
Abaurrepea, hantxe oso behean
beste hau, berriz, goi-goian,

Erriberako jendea eta
alorrak daude zelaian
Aezkoako hiri hau, aldiz,
naturan eta mendian,
Jainkoak ere bizi nahi luke
halako Euskal Herrian. 

Garai batean jende ugarik
alde egin zuen kanpora,
etzegoen lanik
eta joan ziren
lasterka hiriburura,
premiak bultzatu zituen behera,
bihotzak, berriz, han gora. 

Hutsik gelditu ziren orduan
etxe, borda eta alorra,
zer paradoxak gertatzen diren
adibidide on bat horra!

Jaiotxa gutxi, eskola itxi,
bertako euskera galdu,
erdal kultura indartu eta
euskaldunena ahuldu,
Nekazaritza pattal samarra,
artzainak, berriz, gutxitu,
zaharrak ugari, umeak urri,
gazteak, aldiz, aldendu,
hala eta guztiz, 
herriak nahi du,
bertan, bizirik mantendu. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario